Niri buruz

Umetatik sustatu izan didate etxean mendiarekiko zaletasuna eta gure inguru naturalarekiko errespetua.

 

Mendiaz eta naturaz gozatzeko modu asko daude eta gurean, presarik gabe, ingurukoekin eta momentuaz gozatzen irakatsi izan digute beti.

 

Horrela sortu zen URLUMA, nire lanbidea eta pasioa uztartzen dituen marka. Mendiari eta naturari lasai erreparatu eta akuarela bidez koadernoan irudikatuz, gure inguruko ondare naturalaren balioa azpimarratzeko proiektua.