La Senda de Camille

La Senda de Camille Pirinioetako Mendebaldeko haranetako parke naturalean eta Pirinioetako Parke Nazionalean zehar osatutako ibilaldi bat da. Pirinioetako jatorrizko azken hartza izan zen Camille-ren omenez jarri zioten izena.

 

Akuarelak motxilan sartu eta 7 egunetan osatu nuen ibilbidea Lintzako aterpean hasi eta Selva de Oza, Gabardito, Lizara, Sonport, Etsaut eta Lescunetik pasata berriz Lintzan amaitzeko. Tartean Anzotiello, Castillo de Acher, Bisaurin, Pic des Moines eta Petretxema tontorrak igon nituen.